Bigarren eskuko arropa, pitxi, jostailu, liburu... interesgarrienak bilatu nahi dituenak, gaur dauka zita berri bat, txolloak aurkitzeko.
Bigarren eskuko azoka jarriko dute Atsegindegin, makina bat posturekin, hileroko zitari hutsik egin gabe.
Goizeko 10:30etan hasi, eta eguerdiko 13:30etara arte egongo dira bertan.