Bihar goizean jarri du zita Mendiriz Mendi elkarteak, guztientzako moduko bueltaxka egiteko. Plazatik abiatuko dira, goizeko 09:00etan, eta Oriamendira igoko dira.
Elkarteak gogorarazi du, Donostiarekin muga egiten duen zonalde hori, «historiaren parte» dela: «bertan, 1837ko martxoaren 16an, tropa Karlisten eta Isabelinoen arteko guda izan zen, Lehenengo Karlistadaren garaian», azaldu dute. Beraz, historia pixka bat ezagutzeko aukera ere, izango dute.
Aurreratu dutenez, guztira 6 kilometroko ibilbidea egingo dute, eta lau ordutan osatuko dute. Zailtasun berezirik ez dauka ibilbideak, eta nahikoa izango da mendiko material arrunta eramatea.