Udalerriko aurrekontuak aurkeztu ziren egunean, Orain Hernaniren kide batek ere ez genuen izan Plenora joaterik. Horregatik, Orain Hernani lan taldetik, gure iritzia jendearen aurrean esan nahi genuen, aurrekontuei buruz. Ez genuen uste, izan dituen ondorioak ekarriko zituenik, gure asmoa ez baitzen eztabaida irekitzea edota norbait gogaitzea. Horregatik, kosta egiten zaigu ulertzen Ricardo Crespok, Hernaniko PSE-EEko zinegotzi eta bozeramailea denak, esaten duenean gure idatziarekin oposizioko taldearen artean kritikak ireki ditugula. Sentitzen dugu gure iritziak horrela sumindu izana, eta bere alderdiarekiko kritika bezala hartu izana.
Ikus dezagun: PSE-EEk zuzenketa bakarra aurkeztu zuen, eta osoko zuzenketa izan zen. Zuzenketa honetan, aurrekontuen proiektuko atal batzuk ontzat ematen ditu, horiengatik zorionduz; guk zoriontasun hori partekatzen dugu. Baina hasieratik argi erakutsi zuten, haien errefusa batez ere izan zela zaborraren gestioarengatik. Jarrera argia eta arrazoitua da; munduko arrazoi osoa dute hau babesteko, beste eredu batean sinisten baitute. Politika egiten dute, haien politika.
Babesten duten beste eredu hori, jakina den bezela, errausketa da. Orain Hernanin, uste dugu, hori osasuna eta ekonomiarentzat kaltegarria dela, eta horregatik errefusatzen dugu. Gure jarrera da, gure politika eta eskubidea dugu, PSE-EEk duen bezala, bozkatzeko. Horregatik, kontra bozkatu genion zuzenketa honi, Plenoaren aurreko komisioan.
Desadostasun politikoak dira; hori da guztia. Horiekin bizi behar dugu, besteen errefusak puya gisa hartu gabe. Gure desberdintasunekin elkarbizitzen ikasi behar dugu. Elkarbizitza eta talde politiko guztien arteko errespetua defendatzen dugu.
Azkenik, jarrera berri eta zaharrei dagokienez: ez diogu politika egiteari ezetz esaten oposizioan egonda, horregatik gure proposamenak negoziatzen ditugu, gainontzeko taldeek abenduan egin ez zutena.