Urtzi Oiarbide txapeldun Arkalen, 25 plateretik bi bakarrik huts eginda

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 13a, 01:00

Joan den larunbatean jokatu zen, Arkaleko tiro zelaian, Txan­txangorri elkarteko Tiro Txapelketa. Eta denetan one­na, Urtzi Oiarbide izan zen, ia plater guztiak jota.
Compack sporting modalitatean jokatu zen txapelketa; kan­txako ehiza ibilbideen mo­dalitatean, alegia. Eta goizeko 09:00etan hasita, «goiz eguzki­tsu bezain hotzean, zero azpitik hiru gradurekin», 23 tiralarik hartu zuten parte, iaz baino bost gehiagok: «tartean zeuden, belaunaldi berrietako partehartzaileak», elkartetik azaldu dutenez.

Plater bakarreko aldea, aurreneko sailkatuen artean
Serie bakarrera jokatu zuten txapelketa: 25 plater, traiektoria ezberdin eta konbinatuekin. Txapeldun izateko, 23 plater jo behar izan zituen Urtzi Oiarbidek, bi bakarrik huts eginda. Izan ere, plater bakarreko aldearekin nagusitu zen: 22 jo zituen Jesus Arrietak.
Hirugarren sailkatu zen Laxaro Oiarbide, 20 plater jota; eta plater berdinekin laugarren izan zen Manu Loinaz. Bosgarren, Oscar Redondo izan zen, 18rekin.

Sari banaketa eta luntxa, eguerdian elkartean
Txapelketa bukatuta, elkartera mugitu ziren denak, eguerdi partean. Bertan banatu zituzten sariak, eta luntxa ere eskaini zieten bertaratuei. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!