KoopFabrika programa martxan, otsailaren 1etik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 13a, 01:00

Proiektu berri bat jarriko dute martxan, Beterri-Buruntzal­deako Udalek, Oarsoaldea eta Debagoiena eskualdeekin ba­tera. Izan ere, hiru eskualdeetan burutuko da, KoopFabrika izeneko proiektua, tokian toki­ko instituzio eta eragile lokalen inplikazioarekin.
Helburua izango da, ekin­tzailetzari eduki sozial, kooperatibo eta eraldatzailea ematea, «tokian tokiko sareen ga­rrantzia abiapuntu hartuta».

Izenemateak eta informazio gehiago, webgunean
Otsailaren 1ean jarriko da martxan proiektua, eta parte hartzea doakoa da, baina plazak mugatuak dira. Dagoene­ko zabalik dago izena ema­teko epea, eta horretarako, eta bai­ta informazio gehiagorako ere, webgunea jarri dute martxan: koopfabrika.eus. Sare sozialetan ere emango dute, programaren berri.

Deia luzatu diete, elkarlanean proiektu bat garatu nahi duten pertsona, talde edo enpresei.

Antolatzaileek, deia luzatu diete «Beterri-Buruntzan pro­iektu bat elkarlanean ga­ra­­tu nahi duten pertsona, talde edo enpresei». Zehazki, hiru perfiletako jendeari zuzenduta dago programa: proiektu edo ideiaren bat lantzen edo martxan jarri nahian dabil­tzanak; orain arte elkarte gisa aritu arren, profesionalizatu edo beste era batera antolatu nahi duten taldeak; eta enpresen baitako barne-ekintzailetza proiektuei dimentsio sozialetik ekiteko asmoa dutenak.
«Formakuntzan, arlo teoriko komuna lantzeaz gain, ekintzailetza sozialerako tresnen erabilpenean trebatu, mar­txan diren egitasmoei bisitak egin, eta KoopFabrikatik irtendako proiektuei tutoretza es­kai­niko zaie, garapen eta sa­retzerako», azaldu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!