Bihar aurkeztuko dute proposamen orokorra, Lizeaga auzoa bere onera ekartzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 13a, 01:00

Bihar izango du azkeneko lan topaketa, Lizeaga 3.0 prozesu partehartzaileak. Urumea ikas­tolan izango da saioa, goizeko 10:00etatik 12:00etara.
Eta bertan, aurkeztuko du talde dinamizatzaileak, auzoa bere onera ekartzeko pro­po­sa­men orokorra. Ideia tailerren emaitzekin osatu dute propo­samen orokor hori. Tailerre­tan aipatu ziren, besteak beste, garraioaren irisgarritasuna, ibil­gailuen mugikortasuna, to­kiko azoka, lokal hutsak edota etxe­bizi­tze­tako iris­garritasuna.
Behin proposamen oro­ko­rra aurkeztuta, beste fase batean sartuko da prozesua, au­rre­ra­tu dutenez: «hemen hasiko da auzoa bere onera ekartzeko prozesua! Beraz, orain... pen­tsatu, diseinatu, gauzatu!», luzatu diete deia auzotarrei. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!