Aurreneko txinparta baino gehiago

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 13a, 01:00

Uzta berriak eta sagardo be­rriak, bihar izango dute egun seinalatua, estreinaldia, Her­nanin. Txotx denboraldiari hasiera emango diote, Plazan, Aranzadi zientzia elkartearen eta Paco Etxeberriaren eskutik. Baina aurreneko txinparta eta aurreneko tragoxka baino ge­hiago ere izango da, inaugura­zio egunean.
Goizeko 11:30etan hasiko da festa, nobedade batekin: herri kirol erakustaldia eskainiko dute, Plazan bertan. Harria jasotzen ariko dira Joseba eta Udane Ostolaza aita-alabak. Aizkolariak, berriz, 5 metroko altueran eta abiadura proban lehiatuko dira. Eta azkenik, motozerrarekin egurrean iru­diak ere egingo dituzte.

Eguerdiko 13:00etan izango da irekiera, txalapartarien deiari jarraituz. Sagardo berria eta pintxoak izango dira aukeran.

Kalez Kale Kantarik, hutsik ez
Ordu laurden beranduago abia­­tuko dira trikitilariak, herriko kaleetan zehar. Eta Kalez Kale Kantarikoek ere, ez dute hu­tsik egingo. Urtarrilerako jarritako zitari eutsi, eta 12:00etan ate­rako dira Plaza Berritik: «kan­tuzale guztiak animatu nahi ditugu, bertaratu eta eguna girotzera», luzatu dute deia.
Gero, 13:00etan egingo dute deia txalapartariek, Plazan ja­rritako kupelera gerturatzeko. Eta orduan egingo dute txotx irekiera ekitaldia, omenduekin. Herritar guztiek izango dute aukera, sagardo berria dasta­tze­ko, eta pintxoak ere eskai­niko dituzte.
Ondoren, bazkaria egingo dute Akarregi sagardotegian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!