Kaxmirretik Osakara, bizikletan

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 8a, 01:00

Aste osoan munduko hainbat txoko ezagutzeko aukera izango da, Biteritik atera gabe, Mendiriz Mendi elkarteak antolatutako Mendizale Aste­aren bueltan.  
Atzo, Aloña Mendi espeleologia taldea Urzulo kobazuloaren inguruan aritu zen, eta gaur, 19:30etan Biterin, Ainhoa Perez de Nanclaresek eta Koldo Zubizarretak hitz egingo dute urtebetez Asian bizikletan egindako bidaiaz; hasi Indiako Kaxmirretik, eta Japoniako Osakaraino.
Bihar eta etzi ere, beste hi­tzaldi bana izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!