Gaur inauguratuko dute Biterin, 19:00ak aldera, bost argazkilariren erakusketa: Xabier Arnaiz, Mendi Urruzuno, Maria Mamerta Agirre, Pablo Bengoetxea eta Isidro Rodriguez. Bost estilotako argazkiak egongo dira, gaurtik otsailaren 1era: astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 13:00etara, eta arratsaldeko 17:30etatik 20:30etara; eta larunbatetan, goizez.