Lurralde Busek jakinarazi du urte hasierarekin batera QR irakurgailuak jarri dituela Donostia, Bilbo eta Gasteizko geltokietan.
Garraio publikoen erakundeak azaldu duenez, helburua da Lurraldebus edo Pesaren web-orrien bidez txartelak online erosten dituzten herritarrek erraz eta doan inprimatzeko aukera ematea, lehiatilatik pasa behar izan gabe: «honako hau beste aurrerapen bat da, bezeroei eskaintzen zaien zerbitzua etengabe hobetzeko helburuaren barruan», azaldu du Marisol Garmendia, Gipuzkoako Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak.