Haundia izan zen Buruz Buruko Masterraren finala, gogoratzekoa. Tanto zoragarriak jokatu zituzten Urrizak eta Endikak, zaleak zutik eta txalo zaparradaka jarriz, eta maila ikaragarria eman zuten biek.
Edozeinek irabazi zezakeen, eta azkenean, Urriza nagusitu zen (30-24), bere hirugarren txapela janzteko. Markagailua estu egon zen momenturo, eta bukaerakoa izan zen alderik haundiena. Azkeneko tanto horiek izan ziren, beharbada, partiduko gogorrenak eta politenak, eta Urrizak eutsi zion ondoen nekeari.