Garaipen borobila urtea hasteko

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 11a, 01:00

Urtea ezin hobeto hasi du Mun­­darrok, Roteta arerio zu­ze­na­ren kontra 0-5 nagusituta. Par­tidu hasiera nahiko parekatua izan bazen ere, astigartarrek gehiago gozatu zuten balioarekin, eta ho­ri nabaritu egin zen berdegunean. Etxekoen atezaina le­sionatu egin zen gainera, eta ordu erdi behar izan zuen Mun­darrok markagailuan aurretik jartzeko: Gartzi kapitainak sar­tu zuen gola. Bigarren zatian, etxe­­koak saiakera bat baino ge­hiago egin zituzten, baina Gutik sakonera egindako jokaldi ba­ten ostean etorri zen bigarren go­la, Txo­minen eskutik. Hi­ru­ga­rren gola Igorrek egin zuen, eta honekin eto­rri zen Ro­te­ta­ren etsipena. Par­tidua Txo­min eta Polainaren golekin b­o­ro­­bil­du zuen Mun­darrok. Sail­ka­pe­nean bi postu egin ditu go­ra Mun­darrok, eta konfiantza har­t­u du EAS08ren kontra asteburuan jokatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!