Bazkari solidarioa antolatu du igandean Ipintza Sagardotegiak, Zaporeak proiektuaren alde; 14:00etan hasiko da. Bertso bazkaria izango da Amets Arzallus eta Uxue Alberdirekin, eta bertan eskuratutako dirua Zaporeak proiektura bideratuko dute, Greziako Chiosera iristen diren errefuxiatuei jaten emateko.
Sarrerak 30 euroan daude salgai: Ikatza Tabernan, Ipintza Sagardotegian, 688 811 724ra telefonoan eta ipintza@ipintza.com helbidean. Menua: sarrerakoa, bakailu entsalada epela, legatz errea, txuleta patatekin, postrea eta kafea.