Martxoaren 19an egingo da herri galdeketa Astigarragan, eta prozesua bideratzeko, sinadura bilketa ari dira egiten orain. Astigartarrek gaur eta bihar izango dute sinatzeko azken aukera; gaur Markesaneko iturrian egongo dira arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara; eta bihar, azkeneko egunean, Barandiaran Plazan egongo dira 18:00etatik 19:00etara.
Bestalde, sinadura orriak hartu dituztenei gogorarazi diete bihar dutela orri horiek entregatzeko azken aukera.
Kontsultan lagundu nahi dutenei ere egin diete deia: guresku.astigarraga@gmail.com helbidera idatzi behar dute.