Haurrentzako kolunpio egokitua jarri du Udalak Astigarragan, eta pausu honekin hirigintza inklusiboaren aldeko apustua berretsi dutela azaldu du Kronikara bidalitako prentsa oharrean. Bertan diote, kolunpio berriari esker, dibertsitate funtzionala duten Astigarragako haurrek kolunpio egokitua erabili ahal izango dutela hemendik aurrera: «bizkar anatomikoa eta segurtasun uhala ditu kolunpio berriak».
Pentagono parkean jarri dutela ere azaldu du Udalak, Kutxaren atzealdean, herriko sarreran.
«Hau lehenengo pausua da»
EAJ-PNVren gobernuaren esanetan, kolunpio hau aurreneko pausua da hirigintza inklusiobaren alde: «beste hainbat ekintza ere jarri dira martxan, Mapa Morearen azterketa esaterako».
Bestalde, prentsa oharrean gaineratu dute, 2017ko udal aurrekontuetan 12.000 euro inbertituko direla ildo honetan: «Astigarragako haur guztiek jolasak erabiltzeko aukera berdinak izan ditzaten».