Txotx irekiera herrikoia gaur, aurreneko aldiz

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 11a, 01:00

SAGARDO Berriaren Eguna os­patzeko zita dute gaur as­ti­gar­tarrek. Sagardo be­rria­ren eza­u­­garriak 12:00etan eman­go dira kultur etxean, eta Ene­­ko Atxak sagarrondoa lan­­datuko du on­do­ren. Txotx denboraldi hasiera Zapianen egin­go da eguerdian, eta ber­tan irekiko du au­rre­neko ku­pela Eneko Atxak.
Aurtengo berrikuntza be­rriz, arratsaldean izango da, eta hala gogorarazi du Uda­lak prentsa ohar bidez: «aur­tengo irekierak herritar guz­tiei zu­zendutako be­rrikun­tzak izan­go ditu, go­ber­nu tal­dearen eki­menari esker. Orain arte ire­kiera era­ku­ndeei soilik zegoen bideratua, eta gure ustez he­rritar bakoitza da ga­rran­­tzitsua sagardoaren kultu­ra­­ren transmisioan eta susta­pe­nean». Txo­tx Berri He­rri­koia os­pa­­tu­ko da gaur beraz, Mur­gia Jau­regian, Astigarra­ga­ko sa­­­gar­dotegi eta sagar­do­gile ez­berdine­kin. 18:30e­tan izango da au­rren­e­ko eki­tal­dia: ba­kai­lu tortilla pres­tatzen ikas­teko tai­lerra. Familian hartu daiteke parte eta aurrez izena eman behar da: 943 55 05 75 edo info@sagardoarenlurraldea.com. Ondoren, 19:30etatik 21:30etara sagardo eta pintxo dastaketa antolatu dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!