Sute bat izan zen herenegun, igandearekin, Andrekaleko etxe batean. Sukaldean gertatu zen sutea, eta udaltzainek lortu zuten itzaltzea, suhiltzaileak iritsi baino lehen. Hala ere, etxea ikuskatu zuten suhiltzaileek, egurrezkoa delako. Kea arnastearen eraginez, Donostiako ospitalera eraman behar izan zituzten bi bizilagun.