Estimulazio musikal tailerrak, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 10a, 01:00

Gaur jarriko dira berriro martxan, estimulazio musikal goiztiarrari buruzko tailerrak, Kaxko elkartearen eskutik: asteartero, 10:45etatik 11:45etara. Hiru urtetik beherako haurrentzat eta haien familientzat dira tailerrak, eta doan izango dira, baina aurrez eman behar da izena: 608 193 701 edo info@musikhazi.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!