Ur hornidura obra bat hasiko dute gaur, Antziolako atzeko aldean, hornidura sarea hobetzeko, eta Iturmendiko urbanizazioa ere elikatzeko, bertan egingo den adar berritik. Hori dela eta, trafiko mozketak izango dira Antziola auzoan, gaur hasi eta lau astez.