Martxoaren 30ean Otxandiotik abiatu eta bost egunera, apirilaren 4an, Hernanira iritsiko da Korrika, bere 20garren edizioan. Goizean zeharkatuko ditu herriko kaleak, 11:04etan iritsiko baita, Urnietatik. Gero, Astigarragara bidean abiatuko da Hernanitik.
Kilometroak erreserbatzeko aukera, urtarrilaren 23tik
Korrikaren lekukoa eraman nahi dutenek, bestalde, aukera daukate kilometroak erreserbatzeko, Gipuzkoako bulegoarekin harremanetan jarrita: 946 46 40 00 telefonoan, edo gipuzkoa@korrika.eus emailera idatzita. Urtarrilaren 23an hasiko da erreserba epea.