Bost argazkilariren lan bereziak ikusgai, ostegunetik Biterin

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 10a, 01:00

Argazki erakusketa jarriko dute Biterin, hogei egunez, bost argazkilarik. Ostegunean inauguratuko dute, arratsaldeko 19:00-19:30ak aldera.
Xabier Arnaizek, argazkitan irudikatuko ditu Xabier Lete­ren bertsoak, erakusketan. Pablo Bengoetxeak, berriz, argazki estenopeikoak jarriko ditu, poto berezi batzuekin ateratakoak; lau hilabetez eduki ditu martxan, toki jakin batzuetan, eta besteak beste, eguzkiaren traiektoria ikusi ahal izango da argazkitan.
Abstraktuak izango dira, bere aldetik, Maria Mamerta Agirre­ren argazkiak, eta bi­txi­ak Men­di Urruzunorenak. Eta Isidro Rodriguezek, az­kenik, argaz­ki sedosoak jarriko ditu: itsa­soan olatuei argaz­kiak atera, bost minutuz berdin, eta azkenerako ez dira olatuak ikusten, bruma moduko bat baizik.

Otsailaren 1era arte ikusgai
Argazki erakusketa, ostegun honetatik otsailaren 1era arte egongo da ikusgai: astelehenetik ostiralera, goizez eta arratsaldez (10:00-13:00 eta 17:30-20:30); eta larunbat goizetan ere bai (10:00-13:00).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!