Bernart Etxepare Lizeoa da Iparraldean dagoen euskal lizeo bakarra, eta haunditzeko lanak medio, diru-bilketa kanpaina jarri dute martxan; sagarrondoak erosi ahal izango dira larunbatean Hernanin, eta bitartean, www.betxepare.eus webgunean. Bestalde, ostiralean, Bat eta bat gara GU, poesia eta musika saioa emango dute Xabier Solanok eta Txuriak, 19:00etan Azkaingo Gaztetxean, lizeoaren alde.