Iruña-Veleiari buruz etzi, Juan Martin Elexpuru

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 10a, 01:00

Hitzaldia antolatu dute etzi, ostegunean, Dobera Euskara Elkarteak eta Nabarraldek: Iruña-Veleia, zertan da?, Juan Martin Elexpuru filologoaren eskutik. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Biteri kultur etxeko areto nagusian. Tomas Elor­tzak gidatuko du saioa.
Hitzaldian, Elexpuru ariko da Iruña-Veleia aztarnategiari buruz, eta bertan egindako aurkikuntzei buruz. Iruña Oka herrian dago kokatuta aztar­nategia, Gas­teiz­tik 10 kilo­me­tro ingurura. Ikerketa bat dau­ka egina Elexpuruk: Iruña-Ve­leiako euskarazko grafitoak. Izan ere, erromatarren ga­rai­ko euskerazko grafitoak eta ostra­kak aur­ki­tu zituzten han, baina faltsutzat jo zituzten gero, eta gaia epai­tegietan dago orain. Elexpuruk berak, beste hainbatekin, SOS Iruña Veleia elkartea sortu zuen, grafito eta ostraka haiek egi­az­koak izan zitezkeela sinistuta.
Elexpururi galderak egiteko ere izango da aukera, saioan.

Ostraken erakusketa, bertan
Gainera, ostraken erakusketa ere jarriko dute ikusgai, Biterin bertan, hitzaldiaren aurretik eta ondo­ren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!