«Aurrera begiratzeko ordua da»

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 11a, 01:00

Urriaren 19an aurkeztu zu­ten Inurritegia, Ernaiko II. Proze­su Kongresua: «Gazte Antolakun­dea sortu genuenetik lau urte pasa direnean, momentuak eskatzen dituen eztabaida, hausnarketa eta erabakiak hartzeko aurrera eramango duguna», azaldu du Ernaik.
Eta nabarmendu du: «azken urteotan egindakoaren uzta jaso, akatsak zuzendu eta au­rrera begiratzeko ordua da. Nora goazen jakinda, gure ekinbidea egonkortu, indartu eta birdefinituko dugu».
Eta lan hori, Euskal Herriko eta Hernaniko gazteekin egin nahi dute: «horregatik, Ernai­ren Kongresuan edonork izango ditu ateak irekita». Orain, eztabaida fasean sar­tzera doaz.

Aurkezpena Garinen, bihar
Horri buruzko nondik norako guztiak azaltzeko, prozesuaren aurkezpena egingo du­te bihar, 19:00etan Garinen. Kon­gre­sua­ren ezaugarriak azal­du, eta ize­na emateko aukera ere eskainiko dute: «abian da Inu­rri­te­gia, eguneroko borrokan eraikia. Oinak beti lokatzetan, Inu­rri­tegian ikusiko dugu elkar».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!