Gaur hasiko du DYAk, Hernanin, sorosle eta lehen sorospen ikastaroa. Hiru asteko iraupena izango du, eta urtarrilaren 31ra bitarte emango dute, Inmakulada ikastetxean.
Arratsaldero izango dira saioak, 19:00etatik 21:00etara, eta erakutsiko dute, nola egin aurre egunerokoan aurkitu ditzakegun arrisku egoerei: bihotz eta birika susperketa, hausturak, erredurak... «Ezagupen oso arruntak, baina laguntza asko eman dezaketenak. Modu erosoan eta atseginean erakutsiko dizkizuegu», azaldu dute.
Sorosle Titulua eskuratzeko aukera ere bai
Gainera, ikastaro bukaerako probak gainditzen dituenak, aukera izango du DYAren Sorosle Titulua eskuratzeko.
Matrikula 110 euro dira, txostena barne, eta mugatua da ikasle kopurua. Apuntatzeko, deitu 943 46 46 22 telefonora.