Apirilaren 4an pasako da Korrika Astigarragatik!

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 11a, 01:00

Bi hilabete inguru geratzen di­­ra Korrikak 20garren edi­zioko ibilbideari ekiteko: Otxan­diotik Iruñearako bidea egingo du aurten. Euskal Herri osoko bazter eta erre­pi­de ugari zeharkatuko ditu Ko­rrikak, eta herri horietako bat izango da Astigarraga. Aste­le­henean eman zuten ibi­l­bi­de­aren berri, eta apirilaren 4an iritsiko da Astigarragara, Her­nanitik barrena. Eguerdiko 11:44ak aldera iritsiko dela aurreikusi dute.

Kilometro erreserba, urtarrilaren 23tik aurrera
Edizio guztietan bezala, aur­ten ere kilometroak erre­ser­batu eta erosteko aukera dute fa­milia, elkarte, lagun koa­drila eta abarrek... Urta­rri­laren 23tik aurrera egin dai­teke erreserba hori.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!