Kepa Alvarez hernaniarra abiatu da Greziara, Atenasko Ellinikoko biltegira eramateko Hernanin bildutako esnea. Furgonetan 2.000 kilo pasatxo daramazkiela jakinarazi du, eta furgonetan ezin sartu geratutako beste 1.200 kilo inguru, Valentziako portura bidean dijoaztela, handik Atenasera eramateko. Eskerrak eman nahi izan dizkie beste behin hernaniarrei, emandako laguntzagatik, eta gogorarazi du oraindik ere furgonetan ordaintzen laguntzeko kontu korrontea irekita dagoela, Bankoan: ES16 0138 00 1950 0010778930/BIC BKOAES22XXX/ Titularra: Kepa Alvarez Baz SOS Refugiados Hernani.