Iragarkia doan, lan bila ari direnentzat

Kronika - Erredakzioa 2017ko urtarrilaren 9a

Larunbatero, Urumeako edizioan argitaratzen du Kronikak, Zubi Lana  atala. Lanerako beren burua eskaini nahi dutenei debalde jartzen zaie iragarkia, ostiraleko eguerdiko 12:00ak baino lehen jakinaraziz gero lana@kronika.eus helbidean edo 943 33 08 99 telefonoan. Lana eskaintzen dutenei ere debalde egingo zaie lekua, aurretik irgarkiren bat jarriz gero. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!