Dobera Euskara Elkarteak eta Nabarraldek antolatuta, hitzaldia izango da ostegunean, 19:00etan Biterin, Iruña-Veleiari buruz, eta bertan aurkitutako ostraken erakusketa ere jarriko da. Juan Martin Elexpuru filologoa izango da hizlaria, eta Tomas Elortza, moderatzailea.