Epea zabalik, Kontseilu Nazionaleko 15 hautagai aukeratzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko urtarrilaren 9a

Birfundazio Prozesuan, Sor­tuk «Kongresu eredua eta me­to­dologia garatu» nahi izan di­tu. Horrela, «zuzendaritzaren erdia baino gehiago ze­rren­da irekien bidez» aukeratuko dela azpimarratzen du.
Hain zuzen, akreditatutako herritarrek proposatutako 373 hautagaietatik, 38 izango dira azkenean, Kontseilu Naziona­la osatzeko hautagai, eta urta­rri­laren 20ko gauera arte ire­ki­ta dago hautagaiak eta emen­dakinak bozkatzeko epea; Kongresua 21ean egingo da.

Hernaniarrak, bi hautagai
Dagoeneko Kontseilu Nazio­na­la osatzen duten kideekin ba­te­ra aritzeko, beste 15 aukeratu be­har dira orain. Aipatu bezala, 38 hautagai daude aukeran; tar­tean, Elena Beloki eta Ma­rian Beitia­la­rran­goitia, Hernanitik.
Sortuk azaldu du «denon iritzia eta parte hartzea ga­rrantzitsua» dela, baina gogorarazi du akreditatuta egon behar dela, bozkatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!