Victor Hugo plaza berreraikitzeko, azken bilera

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 8a, 01:00

Lizeaga auzoko bizilagunek hilabeteak daramazkite auzoa hobetu eta berritzeko Lizeaga 3.0 parte-hartze prozesuaren bueltan lanean.
Abenduan egin ziren azken ideia tailerretan erabaki zuten auzoko zein espazio berran­tolatu eta hobetuko zen, eta da­torren larunbaterako disei­nu tailerra deitu dute, au­ke­ra­tutako gune hori nola hobetu erabakitzeko, denen artean.

Aurretik, maketa ikusi eta ideiak prestatu
Bizilagunek erabaki dute Vic­tor Hugo 4 plazatxoa eta ber­tara joateko sarbidea hobetu eta konpontzea.
Orain, hori nola egin era­baki behar dute, eta ho­rre­ta­ra­ko deitu dute diseinu tai­le­rra, hilaren 14an, 10:00etatik 12:00etara Urumean.
Bertara joan aurretik, ordea, hausnarketa egin eta ideiak prestatuta eramateko gomendatu dute. Horretarako, batetik, Gibelalde auzo elkar­tea­ren lokalean dagoen au­zoaren maketa ikusi daiteke. Eta bestetik, lekua egunez zein gauez bisitatu, eta zer hobetu behar den pentsatzeko go­men­datu dute. Era berean, no­la hobetu ere pentsatzeko es­ka­tu dute; zer egin daitekeen auzolanean, zer birziklatu daitekeen... Ideiak, ho­riek azaltzeko argazkiak eta pro­posamenak bidaltzeko es­katu dute, bilera baino lehen,  taldea@rb3@innovacion.com helbidera

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!