Gabonak elkarrekin, Portun

Kronika - Erredakzioa 2017ko urtarrilaren 8a

Giro ederrean pasa dituzte Gabonetako oporrak, Portuko bizilagunek, eta gaurkoa izango dute atseden hartzeko azken eguna, bihar, gehien­tsuenak lanera edo eskolara bueltatuko baitira. Hala ere, zapore gozo-gozoa utzi die ahoan oporraldiak, seguru! Izan ere, denetik izan dute azken bi aste hauetan: karaokea, zine saioa, magia ikuskizuna, Santa Barbarara mendi-buelta... Ete dena borobiltzeko, erroskila tailerra eta merienda! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!