Merezitakoa baino porrot mingarriagoa!

Kronika - Erredakzioa 2017ko urtarrilaren 8a

Abiadura bizian joan ziren atzo, Madrilgo Ciudad Univer­si­tariako zelaian, Hernani eta Cisne­rosen arteko norgehia­go­kako aurreneko 30 minu­tu­ak. Cisnerosek hartu zuen au­rrea markagailuan, bi entsegu eta hauen transformazioa­re­kin; 14-0. Baina hurrengo 15 mi­nu­tue­tan bizi-bizi ibili zen Her­na­ni, eta hortzak ederki zorroztuta, koska ederra egin zion markagailuak erakusten zuen aldeari. 
Mikel Imazek, Mikel Bide­garaik, eta Pello Perezek egin zuten entsegu bana, eta Elo­segik transformatu zituen bi. Tarte horretan Cisnerosek ere lortu zituen puntu batzuk, eta 31garren minutuan, 21 eta 19, aldea txikia zen markagailuan.
Hortik aurrera, ordea, in­da­rrik gabe geratu zen Her­na­ni, akituta. Ordura arteko hiru entse­guei beste hiru gehitu zizkion Cisnerosek atse­denal­di­rako, eta bigarren zatian, ezinean zebilen Hernani baten au­rrean, beste bi egin zituen, partidua eta bonusa irabaziz; 50 (b)-19. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!