Maialen Hernaniko nesken traineruak, Kontxako Bandera jokatu zuen aurreneko aldiz 2016ko irailean. Sailkatze-estropadan seigarren egin ondoren lortu zuen txartela. Hernaniko Arraun Elkartearentzat ere, lorpen haundia izan zen, 38 urte ondoren, Hernaniko traineru batek Kontxako estropada jokatzea lortu baizuen.