2017ko Udal Aurrekontuak onartu ditu plenoak

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 31a, 01:00

Oso kontu garrantzitsuak izan zituen asteazkeneko ezo­­hiko plenoak, Astiga­rra­ga­ko Udalean. Eta aurrene­koa, gainera, ezarritako gai ordenarekin hasi aurretik eman zuten: dimisioa aur­kez­tuko du Jesus Mari San­tos alkateak, osasun arazo­en­­gatik. Hala jakinarazi zuen Zorione Etxezarraga alkate­or­deak; Santos bera ez zen egon plenoan, ingresatuta bai­tzegoen asteazkenean.
Behin plenoa hasita, aho batez onartu zuten Zarku­men­degira doan bidegorria­ren obren likidazioa.
Eta onartu zuten, baita ere, 2016ko aurrekontuan kre­ditu gehigarri bat sortzea, gastu ezberdinetara bidera­tu­ta. Hala ere, desadostasun batzuk izan ziren, eta Andoni Gartzia EH Bilduko bozera­maileak eskatu zuen, azpi­pun­tu bakoitza banaka boz­ka­tzea: aho batez onartu ziren aurreneko hiruak, eta kontra bozkatu zuen EH Bil­duk, beste bietan. «Eskatu genuen diru bat bideratzea Haurreskolako obretara, re­manentean utzi beharrean, baina ez da sartu», azaldu zuen Gartziak.

Ia zortzi milioiko aurrekontua, 2017an
2017ko Udal Aurrekontuak ez­tabaidatu eta bozkatu zi­tuz­­­ten jarraian. Jon Arregi oga­­sun zinegotziak azaldu zuen, bertan jaso dituztela, EH Bilduk eta PSE-EEk egin­dako aportazioak, «aurrekontu pro­posa­me­na osatzen zutenak». Guztira, 7.996.985,87 eurokoa izango da aurrekontua, eta horie­ta­tik, milioi bat pasatxo izango da inbertsioetarako.
Andoni Gartziak salatu zuen «aurrekontuen sines­ga­­rritasun eza, ikusita 2016ra­ko aurreikusita zeuden in­ber­tsio asko ez direla egin, edo gastu txikiagoa egin dela horietan. Beraz, ez daukagu oinarririk sinisteko 2017ko hauek egin­go direla». Modu berean, nabarmendu zuen, emenda­kin batzuk onartu arren, «pisu haundiko beste batzuk kanpoan utzi» direla, eta kri­tikatu zuen, plenoan bertan jaso zutela aurrekontu defi­ni­tiboaren laburpen taula: «ez dugu ulertzen nola onar­tu ditzakegun aurrekon­tuak orain, oraindik esku artean ez dauzkagunean. Korrika eta presaka onartu nahi izan dituzue». Horregatik, bere botoa zatitu zuen EH Bilduk: kontrako bost boto, eta abs­tentzio bat, saritzeko Gober­nu Taldearen saiakera, emen­dakin batzuk onartzeko.
Beraz, aldeko sei boto­re­kin (EAJren bost eta PSE-EE­ren bat), abstentzio batekin eta kontrako bost botorekin onar­tu ziren aurrekontuak.
Etxezarragak nabarmen­du zuen, «oinarrizko partida eta inbertsioak jasota dau­de­la aurrekontuan, garrantzi­tsuenak direnak. Eta indar berezia egin dugu merkata­ri­tzaren eta turismoaren alo­rre­­tan». Eta adierazi zuen, beste alderdien emen­da­ki­ne­tan, ez dutela zuzenketarik ikusi, hutsune berezi bat bete­tzeko: «beraz, uste dugu aurre­kon­tu­a sendoa dela, eta arlo des­berdinak jorratzen dituela».
Gartziak azaldu zuen, au­rrekontuak ez daukala oina­rri argirik, eta erronka na­gu­siak, aurreko legegintzalditik datozenak direla.

Tokiko garapenerako, hitzarmena onartuta
Aurrekontuen ondoren, ezta­baidatu zuten Buruntzal­de­a­ko sei Udalen arteko lan­ki­de­tza hitzarmena, tokiko gara­pena, sustapen ekonomikoa eta enplegua sustatzeko eki­men eta programak abia­tze­ko, garapen agentzia mar­txan jarri bitartean. Lau urterako hitzarmena da, eta 2017an, 62.600 euroko apor­ta­zioa egingo du Astigarra­ga­ko Udalak; sei Udalen artean, 687.000 euro.
Andoni Gartziak azaldu zuen, EH Bilduk beti bultzatu duela agentziaren sorrera, eta honek jarraipena ematen diola, aurreko legealdian egin­dako lanari. Baina ez daude ados, Udalaren ordez­ka­riak EAJ eta PSE-EEko zi­ne­gotzi bana izatearekin, ez duelako islatzen herriaren errealitatea: «EAJ eta EH Bil­duko zinegotzi banak behar lukete ordezkariak». Beraz, aho batez onartu zuten hitzar­mena bera; baina aldiz, EH Bil­du­ren kon­trako botoa­re­kin, ordez­ka­ri­en izendapena.

Lau mozioak, onartuta
Mozioei heldu zieten segi­dan, eta aho batez onartu ziren elikagai bankuaren aldekoa, guraso bakarreko familien eskubideen aldekoa, eta Eus­kadiko Polio Elkartearena.
EH Bilduk aurkeztutakoa ere onartu zen, eskatuz EAE­tik guztiz erretiratzea Espai­niako polizia. Baina abstenitu egin zen EAJ; eta PSE-EEk kontra bozkatu zuen: «ga­rrantzitsua da Guardia Zibi­la­ren eginkizuna», argudiatu zuen Mikel Duranek.
Bukatzeko, galderen pun­tuan, Gartziak kritikatu zuen Inuxente lasterketa ez egin izana; eta hondakinen gaia ere atera zuen: «zaborra pi­la­tu da edukiontzien kan­poal­dean. Horrek esan nahi du sistema zikina dela? Atez atekoarekin gertatu zenean, hori esan zenuten». Eta bes­te­tik, galdetu zuen zergatik ez den jarri oraindik mar­txan organikoarena. Etxeza­rra­gak azaldu zuen, txipa programatzen duen enpresa­rekin izan dutela arazoa, eta urtarrila bukaerarako egongo dela martxan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!