Bilbora joateko, autobusa

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 7a, 01:00

Gaur zortzi, hilaren 14an, manifestazioa egingo da Bilbon, salatzeko euskal presoei aplikatzen zaien disper­tsioa, kondenara gehitzen zaien urte bakoitza eta gaixo dauden presoen egoera. Hori horrela, bertara joateko deia egin du Hernaniko Sarek, eta jakinarazi du Hernanitik autobusak aterako direla, Atse­gin­degitik, 15:30etan. Txartelak salgai daude, dagoeneko, Garin, Txili, Deportivo eta Kitto tabernetan. Parte hartzeko deia egin du Sarek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!