Ez zuten hutsik egin Errege Magoek, beste urte batez, Urumea bailarako etxeetan. Eta herritarren jatortasuna, opariekin saritu zuten, ostegun gauean.
Baina egunez ere, banatu zituzten opariak eta goxokiak kalean. Hernanin eta Goizuetan barrena ibili ziren, haur, gazte eta helduak agurtuz, azkeneko gutunak jasoz, eta haurren aurpegietan irripar zabalak piztuz.
Beste urtebeterako, magia eta ilusioa ekarri zuten Urumea bailarara, hiru Errege Magoek.