Asteartero musika tailerra, haur eta gurasoentzat

Kronika - Erredakzioa 2017ko urtarrilaren 7a

Datorren asteartean, hilak 10, berriro ere martxan jarriko da haur eta gurasoentzako Estimulazio Musikal Goiztia­rrerako tailerra.
Ekainaren 20ra arte, asteartero emango da, 10:45etatik 11:45e­tara Biterin, debalde, baina ize­na eman behar da.

Harremanak sendotzea, helburu
Tailer hauetan, jolas, erritmo eta hainbat musika tresnarekin jotako abestien bitartez, haur eta gurasoen arteko harremanak sendotzen dira.
Haurrek, 0 eta 3 urte artekoek, guraso edo zaintzaileekin hartu behar dute parte, tailerretan. Euskeraz eta gaztelaniaz egingo dira.

Izenematea, debalde
Kaxko elkarteak dei egin du animatzeko, eta izena emateko, 608 193 701 telefonoan edo info@musikhazi.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!