2017garren urtetik aurrera, Umore Ona elkarteko kide izan nahi duenak badu aukera. Izan ere, bazkide berriak egiteko epea zabaldu du elkarte goizuetarrak, eta hilaren 17ra arte izanen da izena emateko aukera.
Baldintza bakarra
Baldintza bat besterik ez dute jarri horretarako: bi bazkideren babesa izan behar du Umore Onako kide izan nahi duenak. Hori lortuz gero, elkarteko tabloian apuntatuko da interesduna.
Ordainketa, zatika ere bai
Behin bazkide izendatuta, ordaintzeko bi aukera izanen dira: epeka, edota ordainketa bakarrean.
Hortaz, 25 urtetik beherakoek 300 euro ordainduko dituzte epe bakarrean; edo 25 euroko 12 kuota, epeka. 25 urtetik gora dutenek, ordea, 510 euroko kuota bakarra, edo 70 euroko kuota bat eta 40 euroko 11 ordainduko dituzte.