Azkeneko egunak ditu BagaGiltza taldearen sinadura bilketak, Herri Galdeketarako; eta ia egunero jarriko dute postua, ostegunera bitarte: gaur esne makinaren parean (12:00-14:00); bihar Aiotzategin (11:00-12:00); etzi anbulategian (10:00-12:00); asteazkenean Markesaren jauregiko iturrian (19:00-21:00); eta ostegunean Joseba Barandiaran plazan (18:00-19:00). Hori izango dute azken eguna, orriak entregatzeko ere, hartu dituztenek.