Hasiera zailari, buelta eman zion Mundarrok, Gipuzkoako Lehenengo Mailako igoera fasean: aurreneko biak galdu, eta hurrengo biak irabazi zituzten neska astigartarrek. Eta bolada onari segida emateko, partidu zaila bai, baina erronka polita daukate gaur.
Astigarragako kiroldegian ariko dira, Bera Bera taldearen kontra, arratsaldeko 16:00etan. Hirugarren dago Bera Bera, hiru garaipenekin; eta seigarren Mundarro, bat gutxiagorekin.
Mutilek, zaila Aieten
Partidu zaila dute mutilek ere, Gipuzkoako Lehenengo Mailan: Aieten ariko dira gaur, 18:00etan, Atletico San Sebastianen kontra.