Partidu oso garrantzitsua, aurreneko itzulia bukatzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 7a, 01:00

Bi asteko geldialdiaren on­do­ren, gaur bueltatuko da lehiara Mundarro. Baina Gabonetako ajeekin despistatzerik ez du izango, partidu oso garrantzitsua dauka eta! Rotetaren kontra jokatuko du, aurreneko itzuliko azkeneko partidua.
Donos­tia­ko Herrerako zelaian izango da, arratsaldeko 17:30etan hasita.

Kontrario zuzena, Roteta
Inportantea izaten da geldialditik ondo bueltatzea, urtea ondo hastea, eta baita aurreneko itzulia ondo bu­katzea ere. Baina hori baino gehiago izango du gaurko partiduak. Izan ere, kontrario zuzena dute Roteta: sailkapenean, 14garren dago,  12 punturekin; eta postu bat atzerago moreak, puntu bat gutxiagorekin.
Urriaren 16tik irabazi gabe da Mundarro, eta aka­so, mesede ere egingo zien geldialdiak...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!