Askatuak taldearen kontra jokatuko du gaur Hernanik, Paco Yoldi kiroldegian, 20:00etan hasita. Beste garaipen bat bilatuko dute hernaniarrek, zazpigarrena, Final Fourreko postuen lehian jarraitzeko. Orain seigarren daude, baina garaipen berdinekin dago laugarrena ere. Pixka bat beherago dago Askatuak, hamargarren, lau garaipenekin.