Geldialdiak ez ditzala frenatu!

Kronika - Erredakzioa 2017ko urtarrilaren 7a

Gabonen aurretik zeramakien bolada onari, eutsi egin nahi dio Hernanik, Ohorezko Erre­gional Mailan. Azkeneko bost partiduetatik, lau irabazi ditu; eta beste garaipen bat bilatuko du bihar, Martutene azkeneko sailkatuaren zelaian. Eguer­di­ko 12:00etan izango da.
Emakumezkoen Euskal Li­gan, berriz, Beasainen kontra ariko dira gaur, 18:00etan, Igar­tzan. Bi puntu gehiagorekin daude goierritarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!