Larunbata, finalez final

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 7a, 01:00

Zita inportanteak izango dituzte pelotari hernaniarrek, asteburu honetan. Batetik, gaur bukatuko da Hernaniko Pilota Eskolako torneoa. 15:00etan hasita, final laurdenak jokatuko dituzte hamabi pelotarik: sei alebin, eta sei benjamin. Gero, taldeko argazkia aterako dute, torneoan aritu diren 43 pelotariek eta entrenatzaileek. Eta segidan, semifinalak eta finalak jokatuko dituzte.
Gaur bertan jokatuko dute finala, baita ere, Hernaniko Lau t’erdikoan, jubeniletan: Ander Lazkano eta Endika Arizmendi, nor baino nor gehiago, 18:00etan hasita.

Lau hernaniar, Gipuzkoako Trinketeko semifinaletan
Hernanin bakarrik ez, Iruran ere zita inportantea daukate hernaniarrek. Herriko lau pelotari ariko dira gaur, Gipuzkoako Trinkete Txapelketako semifinaletan: Oihan Zugasti kadete mailan, Azkoitiako Oteizaren kontra, 15:15etan; En­dika Arizmendi jubeniletan, Oiar­pe­ko Ugalde IIIren kontra, 16:15etan; eta Ander Lopez eta Eñaut Esnaola seniorretan, elkarren kontra, arra­tsaldeko 17:15etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!