Txapelaren bila, Urriza eta Endika

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 7a, 01:00

Gaur izango du erremonteak, 2017 urteko aurreneko txapelduna. Ga­bonen bueltan jokatu dute berriro, Buruz Buruko Master txapelketa, eta Urriza eta Endika lehiatuko dira finalean, aurreneko txapela ho­rren bila: arratsaldeko 16:00etan hasita, Galarretan izango da.
Urriza da faboritoa, eta semifinalean Uterga menderatuta, erakutsi du sasoi oso onean dagoela; Endikak, bere aldetik, sakearekin egin nahiko dio min: 17 tanto egin zizkion sakez Ioni, semifinalean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!