Gaur bukatuko da 2016 urtea, eta aurrekoetan bezala, aurten ere jaso dute bazkideen babesa, Dobera Euskara Elkarteak eta Kronikak. Horregatik, konfiantza eta laguntza eskertzeko, bi opari berezi zozketatuko dituzte, bazkide guztien artean.
Batetik, zozketatuko dute Xabi Solanoren azken lana, Trikitixa Liburua II, Ereñotzu diskoa ere barnean duela; eta gainera, Solanok berak sinatuta eta dedikatuta!
Eta bestetik, ipuin sorta bat zozketatuko dute, Doberaren Ipuin Faktoriako hiru lanekin: Zozomikoteak, Chertat eta lehoia eta Mozoloaren bidea.
Zozketa, datorren ostegunean
Datorren astean egingo dute bi oparien zozketa, urtarrilaren 5ean, eguerdiko 12:00etan.
Beraz, zozketan sartuko dira, momentu horretan Dobera-Kronikako bazkide diren guztiak: dagoeneko bazkide direnak, eta urtarrilaren 5era bitarte egiten direnak.
Oso erraza da Dobera-Kronikako bazkide laguntzaile egitea, eta hiru bide daude: bulegoan (Larramendi 11), 943 33 27 99 telefonoan, edo dobera@dobera.eus emailera idatzita. Albiste honen azpian ere badauka bazkide egiteko fitxa, nahi duenak.