Donostian gaur, azken giza katea

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 6a, 01:00

Azken txanpan sartu da Ka­lera Kalera ekimena, presoen alde, preso ohien kolektiboak martxan jarri duena.
Gaur, ekitaldi nagusian parte hartzeko deia egin dute, Donostian.

Giza katea, bi zutabetan
Arratsaldeko 18:30etatik au­rrera, bi zutabetan abiatu eta giza katea osatzea da asmoa. Zutabeetako bat Alderdi Ede­rretik aterako da, eta bestea, Haizearen Orrazitik; Kontxako badia kandelekin argiztatu nahi dute, horrela.
Hernaniko preso eta ihes­la­ri­en senide eta lagunek ere, bat egin dute gaurko zi­ta­re­kin. Horregatik, kontzen­tra­ziorik ez da izango herrian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!