Hernanik bi zita garrantzitsu izango ditu bihar; Ohorezko Mailako taldeak Madrilgo Ciudad Universitarian egin beharko dio aurre Cisnerosi, 16:00etan, urteko aurreneko partiduan, eta Emakumezkoen Amaiur Torneoaren barruan, azken partidua jokatuko du Hernanik, 16:00etan baita ere, Landaren, La Unicaren kontra.
Urteko aurrenekoa, bueltako bigarrena
Ohorezko Mailako taldeak etxetik kanpo hasiko du urte berria, baina ez da izango bueltako aurreneko partidua.
Izan ere, bueltako aurrenekoa etxean jokatu zuen pasa den abenduaren 18an, Independienteren kontra, eta 18 eta 22 galdu zuen. Biharkoan, urte berria hastearekin batera, bolada berri bat ekiten ere saiatuko da; orain arte jokatutako 12 partiduetatik 3 irabazi eta 9 galdu baititu. Cisneros ordea, ez da aurkari erraza izango, 8 partidu irabazita, bosgarren postuan baitago.
Euskal Liga hastear, neskak
Amaiur Torneoa bukatuta, neskek Euskal Liga hasiko dute hurrengo asteburuan.