Magia eta ilusioa, Erregeen oparirik preziatuenak

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 6a, 01:00

Gau magikoa pasata, mere­zi­ta­koa jaso dute hernaniarrek, txukun eta garbi prest utzi­tako oinetakoen artean; Erre­ge Magoek ez baitute sekula, hutsik egiten.
Opariak bakarrik ez, magia eta ilusioa ere zabaldu dituzte etxez etxe. Eskatutako ia guz­tia jaso dute batzuek; ezustez betetako opariak ireki dituzte beste batzuek, baina seguru den-denak pozik geratu direla.

Kalez kale, etxeetara joan aurretik
Errege Magoak atzo iritsi ziren Hernanira, eta kale buelta ederra egin zuten, etxez etxe lanean hasi aurretik.
Hasteko, Zaharren Egoi­tza­ra egin zuten bisita, eta on­do­ren, karrozara igo eta herritar guz­tiak agurtu zituzten, Mu­si­ka Bandak eta txistulariek Erregeak zetozela iragartzen zutela.
Kale buelta bukatuta, uda­le­txeko arkupetan egin zieten ha­rrera hernaniarrei, eta az­ken eskarien zerrenda osatu zuten.

Datorren urtera arte
Behin lanak bukatuta, etxe­ra­ko bidea hartu dute goizal­dean goiz hiru Errege Magoek. Baina aurretik, ohar bat eman nahi izan diete hernaniarrei: «segi beti bezain jator!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!